2018(e)ko urtarrilaren 11(a), osteguna

LAISTER ARATOSTEAK!!!


Inauteriak urtero izaten dira ilusio eta lan apur bat egin beharreko garaiak, ondoren, Eguen Zuri egunean kalejiraz  gozatzeko. 
Gero, ia beti, eguraldiaren menpe egoten gara.
Baina, guk, ondotxo pasatzen dugu.

EGUEN ZURI KANTA

Eguen Zuri Eguna
koko-janzteko egina
neska ta mutilak ibiltzeko
limosna on baten bila

Hor goian goian goldia
haren gainean belia
etxe hontako nagusi jauna
nekazari langilia

Emongo bozu emoizu
bestela ezetz esaizu
ate ondoko haiziak hartzen 
amak ez gaitu bialdu